Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

28/11/2008 GMT 1

Eztabaida energia ilunaren gainean

amaiurl @ 14:01

energia-iluna.jpg2005eko uztailaren 1eanEdward Kolb fisikariari buelta etorri zaio: Princeton-go bi adituk azaldu dute oker dagoela. Kolbek Fermi Azeleragailu Nazionalean (AEB) dihardu, eta energia ilunaren jatorriari buruzko artikulu probokatzaile bat idatzi zuen. Kolben arabera, energia iluna espazio-denboraren egiturako uhin itzelen azpiproduktu bat da, eta ez da ez materia eta ez energia.

Princeton-go Seljak-ek eta Hirata-k beste artikulu batean erantzun diote: Kolben okerra matematikoki frogatu omen dute, eta uhin itzel horiek ez omen dira gai unibertsoa etengabe hedatzeko. Izan ere, energia iluna unibertsoa geroz eta azkarrago hedatzera bultzatzen duen antigrabitate-indarra da —haren eragina supernobetan ikusi izan dan—.

Dirudienez, Kolb beste artikulu bat idazten ari da, Princeton-goei erantzuteko. Puska baterako eztabaida dago.

 

Nere kezka edo galdera da: Frogatu balin ba dute zergatik jarraitzen duen eztabaidak.Eta ni Kolbenekin nago ados.

Informazioa interneten zientzia.net-etik eskuratu dut

 

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!