Estralurtarren bila, alferrik!
Gurearen tankerako planetak daudenez, zergatik ez zen, bada, haietan bizia sortuko? Eta zergatik ez bizidun adimendunak? Galdera logikoa da, eta horregatik, indartu egin dira bizidun estralurtarrak bilatzeko programak. Astrobiology zientzia-aldizkarian argitaratu berri duten artikulu baten arabera, ordea, ez dirudi helburua lortuko dutenik.
Britainia Handiko East Anglia-ko Unibertsitateko Andrew Watson ikertzailearena da artikulua, eta, haren esanean, Lurraren antzeko planeta batean bizi adimenduna sortzeko aukera oso da txikia, zehazki, % 0,01 baino txikiagoa.
Nire ustez gutaz aparte ba dagoela bizidunik espazioan zehar, baina beste galaxiaren batean.
Informazio hau zientzia.net etik eskuratu dut.

Zabaldu
del.icio.us