Aurora boreala.
Aurora boreala (baita australa ere) gure planetan ikus daitekeen fenomenorik ikusgarrienetakoa da.Aurorak antzina piztu zuen gizakien arreta. Eta, jakina, iparraldeko kulturetan, ahozko tradizio aberatsa duten eskimoek, athabasca indiarrek, laponiarrek, groenlandiarrek eta Asiako iparraldeko tribuek aurorari buruzko alegiak belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzte.
Kultura horietan zeruko argi misteriotsuak gertu gertukoa fenomenoa izanik, oso errotuta daude
Auroraren ikerketaren historia luzea da. Pierre Gassendi XVII. mendeko matematikari eta fiosofoa, izan zen aurora hitza fenomeno hori izendatzeko lehen aldiz erabili zuena. Aurora, Erromako mitologian Eguzkiaren gurdiari zeruko ateak irekitzen zizkion jainkosa zen.Egunaren igarlea
.
Auroraen agertze maiztasuna ere arreta handiz aztertu zen . 1860. ean datu-bilketa xehe , luze eta arretatsua egin ondoren , Elias Loomis estatubatuarrak lehen aurora mapa egin zuen. Geroago 1944.ean E.H Vestinek beste bat egin zuen. Datuek argi adierazten dute aurora 65º-ko latutudearen inguruan agertzen dela maizen eta handik latitude handiagoa edo txikiagoetarantz egin ahala maiztasuna txikiagotu egin dela.
Eskuarki 350-450 KM-ko altuera badute ere, Eguzkaren baldintzak bereziak direnean 1000KM-rainoko altuera eta kolore gorria izan dezakete. Hain luzeak izanik, oso urrutitik ikus daitezke.Adibidez, 1958.ean aurora gorri bat Mexikotik ikusi zen. Eta lehenago, 1872.eko otsailaren 4ean Bonbain ikusi zen, 1909.ean Singapurren, 1921.ean Samoan. Horrelako aurora gorri erraldoiak ziren Erdi Aroan ikara sortarazten zutenak.
Auroraren eragina:
Aurora deskarga-fenomenoa da, hau da, kontuan izan behar da aurora-oihalean zehar ionosferan, gutxi gorabehera 100 km-ko altitudean, milioi bat ampere inguruko korronte elektrikoa igarotzen dela. Korronte horrek interferentzia geomagnetikoak eragiten ditu. Adibidez, iparorratzari 10°-rainoko aldaketa eragin diezaioke. Bestalde, korronte horren intentsitatea aldakorra denez, hari elkartutako eremu magnetiko aldakorrak korronte elektrikoak eragiten ditu Lurrean dauden eroale luzeetan, hala nola energia elektrikoa banatzeko lineetan, telegrafo-lineetan eta oleoduktu eta gaseoduktuetan. Kalteak eragin ere egin ditu inoiz: transformadoreak hondatu, komunikazio-kableak eten, etab.
Aurora fenomeno konplexua da, baina auroraren edertasunaz gozatzeko ez dago fisika jakin beharrik. Arktiarraldera joan eta gauean zerura begira jarri, besterik ez da egin behar.
Aurora Euskal Herrian?

Aurora borealak begietan kalterik sortzen al du?
eta nik ez dut kexarik aurora-ri buruz
oso polita iruditzen zait inoiz ikusi ez dudan arren. Koloretsua da eta zuzenean ikustea oso ikusgarria izan behar luke.
Berri hau www.zientzia.net etik hartua izan da.

Zabaldu
del.icio.us