LCH azeleragailua ondatua
LCH azeleragailua orain dela zazpi urte eta erdi eraikitzen hasi baziren ere, proiektuak hogei urte behar izan ditu. Big-Bangeko momentua nola izan zen igarri nahian, lanari ekingo diote zientzialariek. CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Batzordeak inaguratu zuen berriz bere proiektu erraldoia: LHC Large Hadron Collider azeleragailua. Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. Akatsa, azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen.
Hemendik datorren urtera bitarte probak egingo dituzte azeleragailuarekin, eta 2009ko apirilerako berriz ere martxan izango dela espero du laborategiak
Hainbaten ustez azeleragailu horrek zulo beltz bat sor dezakeela diote eta unibestsoa suntsitzeko gai izan daiteke.Baina zientzialarien arabera ez dago arriskurik naturan tximista eta talka handiagoak sortu bait ditu.
Nik ez dakit zeri sinestu hainbatek esaten dutenari edo zientzialariek esaten dutenari.
Oso harriskutsua izan daiteke eta kezkatuta nago...
Informazio hau guztia www.berria.info tik hartu dut.

Zabaldu
del.icio.us