SIBERIAKO GERTAKARIA
JON ARAKAMA 08-11-13 ALDAKETA EGUNA 15:58
Inor gutxi bizi zen toki galdu batean lurreko atmosferaran sartu zen objektua. Bost ordu atzeratu izan bazen, San Petersburgo hiri gainean egingo zuen eztanda. Tunguska haranaren gainean egin zuen eztanda. Hori bai, sekulako hondamendia eragin zuen basoan, eta oraindik ere jazotakoaren aztarnak antzeman daitezke.
Duela mende bat gertatu zen, 1908ko ekainaren 30ean. 07:17an Baikal aintziraren ipar-mendebaldetik lekukoek eguzkiaren adinako distira zuen objektuak zerua nola zeharkatzen zuen ikusi zuten. Hamar minutura, flash bat eta leherketa handi baten hotsa. Eztandaren uhinak lurrera bota zuen hondamenditik hurbilen zegoen jendea. Kilometrotan zeuden kristal guztiak hautsi zituen, 600 kilometrora eta haizeak beirak mugitu zituen, eta Alemanian ere sentitu ziren bibrazioak.
Asteroide bat edo kometa bat izan zela uste dute aditu gehienek. Horien arabera, ez zen oso handia izango, 20-30 metroko diametrokoa. Bost-hamar kilometroko altueran egingo zuen eztanda eta Hiroshimako bonba atomikoaren eztanda baino 1.000 aldiz handiagoa izango zen.
Inor ez zela hil uste dute, ehiztari eta arte-jartzaileak soilik bizi baitziren Siberia erdiguneko toki hartan. Baina bi kilometroko koadrotan 80 milioi zuhaitz eraitsi zituela uste dute.
NIRE KEZKAK EDO GALDERAK
Nire ustez meteorito bat edoespaziotik iritsitako zerbait. Harrigarria iruditzen zait zientzialariek ezer gehiago ez argitaratzea. Agian espaziotik eroritako horrek gure jatorriaz edo unibertsoaren jatorriaz zerbait argitzeko lagungarria izango zen estrakturen bat edo substantziaren bat ekarriko liguke. Eta noski harrigarria iruditzen zait horaindik horretaz ezer jakitea. Nere ustez bi gauza izan daitezke probableenak, edo bat, egungo zientzialariek ez dute ezertarako gogorik edo bi, zientzialariek ez dute gu ezertaz jabetzea nahi. Egia esan hau horain del asko gertatu zen eta dagoeneko auskalo zer egingo zuten zientzialariek.
WWW.BERRIA.INFO TIK LORTUTAKO INFORMAZIOA.

Zabaldu
del.icio.us