Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

09/11/2008 GMT 1

Glaziarrak urtu eta sekretuak agertu

leireo @ 15:38

Alpeetako glaziarrak urtzen ari dira, eta, horren ondorioz, milaka urtean izozpean eta ezkutuan egon diren sekretutxoak agerian geratzen ari dira. Neolitoan mendi garaietan bizi zen gizakiaren bizimodua azaltzeaz gain, klima-aldaketa ulertzeko bidea ireki dute azken aurkikuntzek. oetzi.jpg
Lehen sorpresa Oetzi izan zen. 1991. urtean izotzetako gizona aurkitu zuen turista alemaniar batek, Italiako Alpeetako Oetz bailaran, 3.000 metroko altueran. Gizon hura Ka 3300. urtean bizi izan zen. Aurkikuntza hark zabaldu zuen hipotesia: Alpeetan uste baino askoz lehenagotik bizi izan zen gizakia.
Teoria hori 2003an Schnidejoch mendian (2.756) egindako aurkikuntzen azterketak baieztatu du. Bero izugarria egin zuen uda hartan, bikote suitzar batek atentzioa eman zion egur-zati bat aurkitu, eta Berna kantoiko arkeologia-zerbitzuan utzi zuen. Egur-zati bat baino gehiago zen: 3.000 urte zituen buiraka bat zen, hau da, geziak gorde eta garraiatzeko ontzi bat.
Inork ez zuen ezer esan; Oetziren kasuan ez bezala, isilean gorde zuten informazioa. Ikertzaileak beldur ziren albisteak ikusmina sortu eta ingurua kuxkuxeroz beteko ote zen. Horregatik, aurkikuntza gorde eta aztarna gehiagoren bila igo ziren. Bilatu eta aurkitu! Ekipamendu osoa aurkitu zuten: larrua, zapata-zatiak, praka baten zatia eta egurrezko ontziak.
Objektu horiek aurkitzeak harritu egin ditu adituak. Baina objektuak noizkoak diren kalkulatuta lortu dituzte emaitzarik erakargarrienak. Objektuak Lurra bereziki leku beroa izan zen sasoietakoak dira.
Lurraren klima-zikloak azaltzeko-eta horren barruan beroaldiak eta glaziazioak-teoria bat proposatu zuen Milankovitch astrofisikariak. Haren ustez, Lurraren ardatzaren inklinazioa eta orbitaren eszentrikotasuna gakoa dira ulertzeko nola txandakatzen diren aldi beroak eta hotzak, eta zergatik gertatzen diren glaziazioak ziklikoki.

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!