ASTEROIDE MULTZOA AURKITU DUTE
JON ARAKAMA 2008-11-9 (IGANDEA)
Galaxien bila ikerketa egiten ari diren AEBetako zientzialariek Neptuno eta Kuipe gerrikoan asteroide multzo bat antzeman dute. Ikerketa AEB-etako astronomo talde batek egin du Andre Becker Washingtongo Unibertsitateko adituaren gidaritzapean.
Astronomoek Stripe 82 izeneko zeru eremua aztertu dute SLOAN teleskopioaren bidez. Supernoba masa handiko izarrak aurkitzeko saioan asteroideen tamainako 50 gorputz inguru aurkitu dituzte. SLOANek hiru egunetik behin aztertzen du eremua.
Aurkikuntza egun ezberdinetako irudiak konparatuz egiten dute. Izan ere asteroideak etengabe mugitzen dira. «lehertzen diren elementuak aurkitzen badituzu, mugitzen direnak ere aurki ditzakezu, baina horiek ikusteko tresna ezberdinak behar dituzu».
Aurkitutako gorputz multzoaren barruan Neptunoren orbita berean mugitzen diren asteroideak daude. Izotzez eta harriz osatutako gorputzak dira. Horiek Neptuno planetaren Kuiper gerrikoan aurkitu dituzte.

.
NIRE KEZKA EDO IRITZIAK
Nire ustez asteroide multzo hori Neptunorekin talka egindako zerbaitek sortu du. Eskerrak gutxienez nire teoria zuzen badago ez duela Lurrarekin talka egin.
WWW.berria.info-tik lortutako informazioa da.

Zabaldu
del.icio.us