Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

08/11/2008 GMT 1

LCH AZELERAGAILUA

jonar @ 22:27

JON ARAKAMA 2008-11-8 (larunbata)

             Zientzialariek,big baneko momentua nola izan zen jakin nahian LCH Large Hardon Collider azeleragailua sortu zuten nahiz eta martxan jarri eta handik hamar egunera hondatu zen; orain, berriz, lanean dihardute berriz inaguratzeko.

            Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. CERN laborategiak azaldu duenez, akatsa azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen. HELBURUA                                                     lch

            Azeleragailu horren bidez, atomoak baino txikiagoak diren hadroiak izeneko partikulen bihotza edo muina ikertu nahi dute zientzialariek. Partikula ikertzeko, beharrezkoa da partikula hori desegitea, eta desegiteko, izugarrizko energia behar da. Azeleragailuak energia hori 8.000 imanen laguntzarekin sortzen du, hain justu. Partikulak iman batetik bestera joaten dira, izugarrizko abiadan -segundo bakar batean 11.245 itzuli egitera iristea lortu nahi dute zientzialariek-, eta beren artean talka egitean desegin egiten dira.

GEHIGARRIAK

           Zenbait herritar kezkatu ere egin ziren proiektua aurkeztu zuten unean. Hainbaten ustez, azeleragailuak zulo beltzak sor ditzake eta, horren eraginez, unibertsoa suntsitzeko gai izan daiteke.

 NIRE KEZKAK EDO GALDERAK

          Nire iritziz Big Banga ikusi nahi badute ezin dira horrenbeste arriskatu, Big Banga birsortzea lortu ezkero beste mundu bat sor daitekeeako. Eta lehertzean, ez al litzateka arriskutsua izango leherketa bat? Agian leherketa handia bada lurraren ekosistema aldatu eta gure bizi egoeretan kalte egin dezake. Horixe dira nire kezkak.

                               www.berria.info tik lortutako informazioa

Erantzunak

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!