Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

09/11/2008 GMT 1

Glaziarrak urtu eta sekretuak agertu

leireo @ 15:38

Alpeetako glaziarrak urtzen ari dira, eta, horren ondorioz, milaka urtean izozpean eta ezkutuan egon diren sekretutxoak agerian geratzen ari dira. Neolitoan mendi garaietan bizi zen gizakiaren bizimodua azaltzeaz gain, klima-aldaketa ulertzeko bidea ireki dute azken aurkikuntzek. oetzi.jpg
Lehen sorpresa Oetzi izan zen. 1991. urtean izotzetako gizona aurkitu zuen turista alemaniar batek, Italiako Alpeetako Oetz bailaran, 3.000 metroko altueran. Gizon hura Ka 3300. urtean bizi izan zen. Aurkikuntza hark zabaldu zuen hipotesia: Alpeetan uste baino askoz lehenagotik bizi izan zen gizakia.
Teoria hori 2003an Schnidejoch mendian (2.756) egindako aurkikuntzen azterketak baieztatu du. Bero izugarria egin zuen uda hartan, bikote suitzar batek atentzioa eman zion egur-zati bat aurkitu, eta Berna kantoiko arkeologia-zerbitzuan utzi zuen. Egur-zati bat baino gehiago zen: 3.000 urte zituen buiraka bat zen, hau da, geziak gorde eta garraiatzeko ontzi bat.
Inork ez zuen ezer esan; Oetziren kasuan ez bezala, isilean gorde zuten informazioa. Ikertzaileak beldur ziren albisteak ikusmina sortu eta ingurua kuxkuxeroz beteko ote zen. Horregatik, aurkikuntza gorde eta aztarna gehiagoren bila igo ziren. Bilatu eta aurkitu! Ekipamendu osoa aurkitu zuten: larrua, zapata-zatiak, praka baten zatia eta egurrezko ontziak.
Objektu horiek aurkitzeak harritu egin ditu adituak. Baina objektuak noizkoak diren kalkulatuta lortu dituzte emaitzarik erakargarrienak. Objektuak Lurra bereziki leku beroa izan zen sasoietakoak dira.
Lurraren klima-zikloak azaltzeko-eta horren barruan beroaldiak eta glaziazioak-teoria bat proposatu zuen Milankovitch astrofisikariak. Haren ustez, Lurraren ardatzaren inklinazioa eta orbitaren eszentrikotasuna gakoa dira ulertzeko nola txandakatzen diren aldi beroak eta hotzak, eta zergatik gertatzen diren glaziazioak ziklikoki.

08/11/2008 GMT 1

LCH AZELERAGAILUA

jonar @ 22:27

JON ARAKAMA 2008-11-8 (larunbata)

             Zientzialariek,big baneko momentua nola izan zen jakin nahian LCH Large Hardon Collider azeleragailua sortu zuten nahiz eta martxan jarri eta handik hamar egunera hondatu zen; orain, berriz, lanean dihardute berriz inaguratzeko.

            Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. CERN laborategiak azaldu duenez, akatsa azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen. HELBURUA                                                     lch

            Azeleragailu horren bidez, atomoak baino txikiagoak diren hadroiak izeneko partikulen bihotza edo muina ikertu nahi dute zientzialariek. Partikula ikertzeko, beharrezkoa da partikula hori desegitea, eta desegiteko, izugarrizko energia behar da. Azeleragailuak energia hori 8.000 imanen laguntzarekin sortzen du, hain justu. Partikulak iman batetik bestera joaten dira, izugarrizko abiadan -segundo bakar batean 11.245 itzuli egitera iristea lortu nahi dute zientzialariek-, eta beren artean talka egitean desegin egiten dira.

GEHIGARRIAK

           Zenbait herritar kezkatu ere egin ziren proiektua aurkeztu zuten unean. Hainbaten ustez, azeleragailuak zulo beltzak sor ditzake eta, horren eraginez, unibertsoa suntsitzeko gai izan daiteke.

 NIRE KEZKAK EDO GALDERAK

          Nire iritziz Big Banga ikusi nahi badute ezin dira horrenbeste arriskatu, Big Banga birsortzea lortu ezkero beste mundu bat sor daitekeeako. Eta lehertzean, ez al litzateka arriskutsua izango leherketa bat? Agian leherketa handia bada lurraren ekosistema aldatu eta gure bizi egoeretan kalte egin dezake. Horixe dira nire kezkak.

                               www.berria.info tik lortutako informazioa

07/11/2008 GMT 1

astronomiaren sarrera

jonar @ 21:28

 JON ARAKAMA 08-11-13 ALDAKETA EGUNA 16:19

Arabiarrek zabalduriko kosmologia tradizioetan bi gizon oinarritzen ziren bareiziki:aristoteles.jpg

ARISTOTELES azken kosmologiako klasiko handia zen eta erdi aroan errenazimentuko pentsakerarekin eragin zabalen izan zuen filosofoa izan zen. Bere garaiko jakinduriarekin eraketa osoa eta sistematikoa eta gizakiaren eta unibertsoaren arteko oinarrizko plazaratzeagatik geroko zientzialari eta filosofoen lanetan izan duen isladapenak frogatzen du aren garantiza.

PTOLOMEO astronomia klasikoaren gailurra da. Físika Aristotelarra onartzen zuen baina bera problema aptolomeo.jpgstronomikoen egitura matematikoaz arduratzen zen. Bere lanetan ortzeko gorputzen higiduraren kausaz ezta unibertsoaren naturaz edo bere parteak legetzen dituzten aipamenik ez daude. Haren helburua higidura zirkular eta uniforme batzuen konbinaketen bitartez ortzeko gorputzen higidurak adieraztea eta aurresatea. teoria ptolomeotarrak bere etsaiak izan zituen mundu klasikoan ere eta berak erabili zituen lanabesakgarai hartan oso zabalduta zegoen beste bide geometrikoarekin egiten zuen talka, hots, esfera homozentrikoen bidearekin. Dena dela, azkenik astronomia ptolomeotarrak beste guztien gainetik jarri eta XVI. mendera arte tinko iraun zuen,

NIRE IRITZI EDO KEZKAK

Nire harridura berri hau irakurtzean, ARABIARREK ekarri edo zabaldu bazuten astronomia nola da inportanteenetako bat arabiarra ez izatea? Ala ere beste galdera bat dut, mesopotamian lehen astronomoak aurkitu baziren nola da arabiarrek zabaltzea astronomia eta ez mesopotamiarrek?

                                WWW.BERRIA.INFO TIK LORTUTAKO INFORMAZIOA

agurraxx

maiderg @ 14:13

iepa!!!

Agurrax

arianem @ 14:13

Kaixo!

Agurra

leireo @ 14:12

Kaixo!

21/04/2008 GMT 1

txondorra 2

amdbh1 @ 13:51

txondorra

amdbh1 @ 13:48

05/10/2007 GMT 1

Ilargiaren eragina gure bizitzan

amdbh1 @ 11:46

 kdfskd

 ilargia.png

logo-ikastola.jpg

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!