Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

25/11/2008 GMT 1

Aurora boreala.

ametsf @ 22:43

Aurora borealaAurora boreala (baita australa ere) gure planetan ikus daitekeen fenomenorik ikusgarrienetakoa da.Aurorak antzina piztu zuen gizakien arreta. Eta, jakina, iparraldeko kulturetan, ahozko tradizio aberatsa duten eskimoek, athabasca indiarrek, laponiarrek, groenlandiarrek eta Asiako iparraldeko tribuek aurorari buruzko alegiak belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzte.

Kultura horietan  zeruko argi misteriotsuak gertu gertukoa fenomenoa izanik, oso errotuta daude

Auroraren ikerketaren historia luzea da. Pierre Gassendi XVII. mendeko matematikari eta fiosofoa, izan zen aurora hitza fenomeno hori izendatzeko lehen aldiz erabili zuena. Aurora, Erromako mitologian Eguzkiaren gurdiari zeruko ateak irekitzen zizkion jainkosa zen.Egunaren igarleaa66018-a.jpg.

Auroraen agertze maiztasuna ere arreta handiz aztertu zen . 1860. ean datu-bilketa xehe , luze eta arretatsua egin ondoren , Elias Loomis estatubatuarrak lehen aurora mapa egin zuen. Geroago  1944.ean E.H Vestinek beste bat egin zuen. Datuek argi adierazten dute aurora 65º-ko latutudearen inguruan agertzen dela maizen eta handik latitude handiagoa  edo txikiagoetarantz egin ahala maiztasuna txikiagotu egin dela.

Eskuarki 350-450 KM-ko altuera badute ere, Eguzkaren baldintzak bereziak direnean 1000KM-rainoko altuera eta kolore gorria izan dezakete. Hain luzeak izanik, oso urrutitik ikus daitezke.Adibidez, 1958.ean aurora gorri bat Mexikotik ikusi zen. Eta lehenago, 1872.eko otsailaren 4ean Bonbain ikusi zen, 1909.ean Singapurren, 1921.ean Samoan. Horrelako aurora gorri erraldoiak ziren Erdi Aroan ikara sortarazten zutenak.

Auroraren eragina:

Aurora deskarga-fenomenoa da, hau da, kontuan izan behar da aurora-oihalean zehar ionosferan, gutxi gorabehera 100 km-ko altitudean, milioi bat ampere inguruko korronte elektrikoa igarotzen dela. Korronte horrek interferentzia geomagnetikoak eragiten ditu. Adibidez, iparorratzari 10°-rainoko aldaketa eragin diezaioke. Bestalde, korronte horren intentsitatea aldakorra denez, hari elkartutako eremu magnetiko aldakorrak korronte elektrikoak eragiten ditu Lurrean dauden eroale luzeetan, hala nola energia elektrikoa banatzeko lineetan, telegrafo-lineetan eta oleoduktu eta gaseoduktuetan. Kalteak eragin ere egin ditu inoiz: transformadoreak hondatu, komunikazio-kableak eten, etab.

Aurora fenomeno konplexua da, baina auroraren edertasunaz gozatzeko ez dago fisika jakin beharrik. Arktiarraldera joan eta gauean zerura begira jarri, besterik ez da egin behar.

Aurora Euskal Herrian?

a66018-c.jpg

Aurora borealak begietan kalterik sortzen al du?                                                         

eta nik ez dut kexarik aurora-ri buruz

oso polita iruditzen zait inoiz ikusi ez dudan arren. Koloretsua da eta zuzenean ikustea oso ikusgarria izan behar luke.

Berri hau www.zientzia.net etik hartua izan da.

24/11/2008 GMT 1

Unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazioa

joritze @ 18:39

 Big Bang-aren osteko lehen 300.000 urtetan,ahin altua zen tenperatura edakuntzaren ondorioz tenperatura 3.000 gradu ingurura geitsi zenean atomoak eratu ziren eta Unibertsoa argiarekiko gardena bilakatu zen. Erradiazio ohiek Unibertsoa zeharkatzen jarraitu dute, eta gaur egun 3 k-eko tenperaturan jasotzen ditugu; hondoko mikrouhin-erradiazioa da,izan ere.

1965ean Arno Penzias eta Robert Wilsonek ustekabean ahurkitu zuten Unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazio hori eta Big Bang-aren ebidentziarik nabarmenena da.

Unibertsora Bidaian Larru Gorritan

arianem @ 11:44

larrugorrian.jpg2007/10/5

Larrugorrian, espazio utsean barrena ibili zen eta onik itzuli zen lurrera,heroia tardigradoa.Bustian,goroldioan bizi eta ur hartzez ezagutu.Ingurumenetik ateratzean metabolismoak gelditzen du eta ingurura itzuli arte metabolismoa martxan ez da jartzen.Beroa,hotza nahiz espazioko erradiazioa jasan dezake eta bidaia 2007-ko irailean gertatu zen Europako espaziontzi batean.

Oso arraroa iruditu zait horrelako zerbait gertatzea bizidunari.

Zer edukiko du gorputz barruan?

Informazio hau zientzi.net-tik lortu dut.

Pluton bakean utzi ezinik

uxuec @ 11:37

Oraingoz, bi plutoide ezagutzen dituzte: Pluton bera, noski, eta Eris. Hala ere, zientzialariek espero dute teknologiak aurrera egin ahala plutoide gehiago deskubritzea. Ezagutzen duten hirugarren planeta nanoak, Zeresek, Plutonen eta Erisen ezaugarriak ditu, baina Marte eta Jupiter artean biratzen da Neptunotik harago biratu ordez.Beraz, Zeres ez da plutoidea. Eta zientzialariek ez dute beste kategoria bat sortu (ezta sortzeko asmorik ere) Zeresen antzekoak diren planeta nanoentzat. Horretarako eman duten azalpena da Zeres mota horretako gorputz bakarra dela, eta, horregatik, ez duela merezi beste kategoria bat sortzea.

Zer da "plutoide" bat?

Informazio hau zientzia.net-etik eskuratu dut.

SETI@home

miguelangels @ 11:34

SETI estralurtarrak bilatzeko programa da. Nik probatu dut eta ongi juaten da. SETI ere, horretaz aparte, talde bat da, unibertsoa estralurtarren bila.

Nire ustez interesantea da.

Jaitsi nahi ba duzue emen daukazue linka: ftp://alien.ssl.berkeley.edu/pub/setiathome_win_3_08.exe klikatu laranjez dagoen goian.

23/11/2008 GMT 1

NASAk 50 urte bete ditu

leireo @ 14:24

nasa-espacio-proiektua.jpg2008/10/01

AEBetako espazio ajentziak 50 urte bete ditu gaur.1969an, gizaki bat Ilargira bidali zuen lehena izan zen.Gaur egun 76 misiotan ari da parte hartzen.

Orain dela 50 urte, gizakiei aurrerapen teknologiko gehien eman dien erakundea jaio zen:AEBetako Espazio Agentzia (NASA).

Gizaki bat Ilargira joan zen lehenengo agentzia izan zen, 1969ko uztailean, Apolo transbordadorearen bidez.

Jada sei misio egin ditu Lurreren, gure planetaren, sateliteetan.

NASA aintzindaria izan da beti, eta gizakien misio espazial garrantzitsuenetakoen protagonista izan da.Besteak beste, Hubble teleskopioa eraiki eta Marte-ra robot bat bidali du eta klima aldaketa atzeman duten hainbat satelite sortu ditu.

1975ean, Gerra Hotzean bertan, Errusiako espazio agentziarekin aritu zen lankidetzan, Apolo eta Soyuz espazio-ontziak akoplatzeko. Nazioarteko ESpazio Estazioaren aurrekaria izan zen operazio hori.

1981eko apirilaren, Columbia transbordadorea aireratu zuten. Hegazkinak bezala lurreratzeko, zama handiak garraiatzeko eta behin eta berriro erabilia izateko gai zen kohete espaziala zen.

Gainera, 1986an Challenger transbordadorea bidali zuen espazioara, 1990ean Hubble teleskopioa eta 2006an New Horizons ontzia Plutonera.

Gaur egun, 76 misiotan, NASA parte hartzen ari da. Bertan, Marte ikertzeko Phoenix misioa dago.

eitb24.com-en aurkitutakoa da.

-NASA agentzia non kokatzen da?
-Zein misio gehiagotan ari da parte hartzen?

21/11/2008 GMT 1

Estazio espazialak atzo 10 urte egin ditu

ibaii @ 14:00

Estazio espazialak atzo 10 urte egin ditu (2008-11-20) horain dela 10 urte asi zen proiektua eta bota zuten lehen puska. 161 astronautak eta 3 turistak bisitatu dute estazio hau.

egingo al dute horrelako estazio gehiago? ez zen inoiz izorratuko? zer lortuko zuten onekin?


480373.jpg

16/11/2008 GMT 1

gliese 581

jonar @ 12:56

jon arakama 08-11-16 (igandea)

                    Gliese atronomoak eguzkitik 81,5 argi urte baino hurbilagoko katalogoa egiten ari zela aurkitu zuen 2007ko apirilaean . Oraingoz lurraren antz gehien duena da eta zientzialarien ustez ur likidoa egon daiteke haren gainazalean. Beraz dagoeneko hasi dira bizia dagoela pentsatzen. Gliese 581 ek eguzkitik gertu dagoen izar baten inguruan orbitatzen du. Exoplaneta hau Eguzki-Sistematik 20,5 argi urtera dago.

NIRE IRITZI EDO KEZKAK

Nire iritziz, agian Gliese 581en ez baina beste exoplanetaren batean bizia badago ez dago zertan kezkaturik, agian pelikuletako marzianitoek ezbezala gu baino teknologia atzeratuagokoa urai dezaketelako. Inork ez daki zein espezie den aurreratuena mundu misteriotsu honetan. Bizia egonen al da Gliese 581en? eta beste planetaren batean?

 

 g070505-c.jpg

                 http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=12930      

14/11/2008 GMT 1

Eguzkia

olaiae @ 21:09

images37.jpgEguzkiak egunez berotzen gaitu,eta gauez ez gaituenez berotzen, gauez, horregatik dago hotz gehiago.Eguzkiaren barnea 5.000-6.000 gradutan dago.Zorionez,eguzkia gugandik 150miloi kilometrotara daukagu eta ez gaitu erretzen.Baina udan denbora gehiegi eguzkian egoteagatik,erre egiten gara.

-Eguzkia hurbiltzen bazaigu zer gertatuko da gizakiekin?Nora joango gara?

Informazio hau http://www.oriapat.net/berrobi/IMAGES/planetak.htm etik atera dut.

LCH azeleragailua ondatua

leirel @ 20:58

acelerador2.jpgLCH azeleragailua orain dela zazpi urte eta erdi eraikitzen hasi baziren ere, proiektuak hogei urte behar izan ditu. Big-Bangeko momentua nola izan zen igarri nahian, lanari ekingo diote zientzialariek. CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Batzordeak  inaguratu zuen berriz bere proiektu erraldoia: LHC Large Hadron Collider azeleragailua. Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. Akatsa, azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen.

Hemendik datorren urtera bitarte probak egingo dituzte azeleragailuarekin, eta 2009ko apirilerako berriz ere martxan izango dela espero du laborategiak


Hainbaten ustez azeleragailu horrek zulo beltz bat sor dezakeela diote eta unibestsoa suntsitzeko gai izan daiteke.Baina zientzialarien arabera ez dago arriskurik naturan tximista eta talka handiagoak sortu bait ditu.

Nik ez dakit zeri sinestu hainbatek esaten dutenari edo zientzialariek esaten dutenari.

Oso harriskutsua izan daiteke eta kezkatuta nago...


Informazio hau guztia www.berria.info tik hartu dut.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!