Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

Kategoria: Unibertsoa

11/12/2008 GMT 1

Unibertsoko materia ilunaren mapa egin dute zientzialariek

leireo @ 21:06

Galaxiak materia ilunak osatzen duen egituraren inguruan sortu zirela frogatu dute zientzialariek.

AEBteko, Japoniako eta Europako zientzialari talde batek, materia ilunaren mapa egitea lortu du lehen aldiz. Horri esker, frogatu ahal izan dute gai horrek egitura lana egiten duela unibertsoan, eta haren inguruan sortu zirela galaxiak.

Urruneko objetuen argiak, galaxienak kasu, materia ilunarekin topo egitean, argi izpia okertu egiten da. Efektu hori erabili dute zientzialariek hiru dimentsiotako mapa egiteko. Horren bidez, frogatu dute materia hori gabe unibertsoa ez zela existituko.

www.berria.info

-Materia hori ez balego gu existituko ginateke?

-zientzialariek bakarrik lortu ditzakete horrelako tresna, mapa...?

30/11/2008 GMT 1

UNIBERTSOA

jugaitzk @ 23:43

  UNIBERTSOKO IKUSEZINA

Izarrak behatzeko lehen mailako instalazioak daude.Bertan kokaturiko teleskopio eta irrati teleskopio estatuko 500 bat astronomo profesionali Unibertsoaren jatorri eta bilakera ikertzen ahalbidetzen diete.Espainako Sutepen ministerioaren menpeko den behategi astronomiko Nazionalak. 

UHINEN BIDEZKO BEAPENA 

Unibertsoko irrati-galaxiak edota kuasarrak,manu gaitzak dira.Irrati-galaxiek beren baita zulo beltzak dauzkate eta bertako nukleoetatik,argi urte askotatiko materia-zurrustak emititzen dituzte.Objetu "ikusezin" hoiek  behatzeko bereizmen handiko antena eskergak baliatu behar dira.Aluminozko 420 planetek osatua,maluta baten golpearen pareko energia detektatzeko gauza da antena hori.

  Astronomoak, batzuetan,behategi astronomikoetako langileak badira ere, bestetan, unibertsitateko irakasleak edo Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluko (IZGK) ikerlariak izanik eta berariazko instrumentala eskuratzearren, teleskopio erraldoi horiek erabiltzea eskatzen dute beren luzaro prestaturiko ikerlanak garatu ahal izateko.

BEHATUZBehapen-epea zehazturik, astronomoa behategira doa, neurriak hartzera. Irrati-astronomian kosmosa gauez eta egunez (Eguzkitik gertu-gertuko posizioetan izan ezik) eta gauez beha daiteke. Datuak, teleskopioek jaso eta ordenagailuek grabaturik, astronomoek interpretatzen dituzte horien adiera ulertzeko eta teoriak egiaztatzeko. Behaketek, maiz, beste galdera batzuk planteatzeko eta bestelako esperimentuak taxutzen hasteko balio izaten dute. Azken helburua gure Unibertsoari buruzko aurkikuntzak egitea da.

SENTIKORTASUN HANDIA 

Geroz eta urrutiago dauden eta ahulagoak diren objektuak behatzeko astronomoek egiten dituzten eskaeretan oin harturik, teleskopioak eta beren ekipoak etengabe eguneratu behar dira. Teknologiarik modernoenak baliatzen dira eta, gerora, bestelako eremuetan (medikuntzan, adibidez) aplikatu ahal izango diren teknologiak garatzen dira. Behategi Astronomiko Nazionaleko teknikari eta telekomunikazioetako ingeniariek lanean dihardute para bertako detektagailuak ahalik eta prestazio handienez hornitzeko. Talde-lanean dabiltza: fisikarien (astronomoak dira fisikariak) premien arabera, ingeniariak berariazko material eta teknologiak diseinatzeko gauza izaten dira.

NE GALDERA O KEZKA  (Informazioa googel-tik aterata)


Nire galdera da,teleskopioak eta beren ekipoak etengabe eguneratu behar diren.

27/11/2008 GMT 1

unibertsoko argirik zaharrena

lideh @ 22:08

NASA-ko zientifikoek unibertsoko argirik zaharrenaren argazkia atera zuten.Argazki honek BIG-BANG leherketaren argi ondarrak eraskusten ditu.Argi honek 13 MILA MILIOI URTE ditu,energia asko galdu eta orain mikro-ondaseko en ergia da. Argazki hau WMAP zundatik aterata dago.Zunda honek ere unibertsoaren adina neurtu zuen,13.7 MILA MILOI URTEkoa .Neurketa honen arabera, lehenengo izarren dizdira orain dela 200 miloi urte hasi zen.Zientifikoen iritziz azkarregi da hau NIRE KEZKAK EDO IRITZIAKNi ere ados nago zientifiko hauekin,orain dela 200 milioi urte oso gutxi da izarren lehenengo argientzat, gainera orain dela 13.7 milioi urte sortu zen unibertsoa.

Informazio hau internetetik lortu dut.

24/11/2008 GMT 1

Unibertsora Bidaian Larru Gorritan

arianem @ 11:44

larrugorrian.jpg2007/10/5

Larrugorrian, espazio utsean barrena ibili zen eta onik itzuli zen lurrera,heroia tardigradoa.Bustian,goroldioan bizi eta ur hartzez ezagutu.Ingurumenetik ateratzean metabolismoak gelditzen du eta ingurura itzuli arte metabolismoa martxan ez da jartzen.Beroa,hotza nahiz espazioko erradiazioa jasan dezake eta bidaia 2007-ko irailean gertatu zen Europako espaziontzi batean.

Oso arraroa iruditu zait horrelako zerbait gertatzea bizidunari.

Zer edukiko du gorputz barruan?

Informazio hau zientzi.net-tik lortu dut.

SETI@home

miguelangels @ 11:34

SETI estralurtarrak bilatzeko programa da. Nik probatu dut eta ongi juaten da. SETI ere, horretaz aparte, talde bat da, unibertsoa estralurtarren bila.

Nire ustez interesantea da.

Jaitsi nahi ba duzue emen daukazue linka: ftp://alien.ssl.berkeley.edu/pub/setiathome_win_3_08.exe klikatu laranjez dagoen goian.

23/11/2008 GMT 1

NASAk 50 urte bete ditu

leireo @ 14:24

nasa-espacio-proiektua.jpg2008/10/01

AEBetako espazio ajentziak 50 urte bete ditu gaur.1969an, gizaki bat Ilargira bidali zuen lehena izan zen.Gaur egun 76 misiotan ari da parte hartzen.

Orain dela 50 urte, gizakiei aurrerapen teknologiko gehien eman dien erakundea jaio zen:AEBetako Espazio Agentzia (NASA).

Gizaki bat Ilargira joan zen lehenengo agentzia izan zen, 1969ko uztailean, Apolo transbordadorearen bidez.

Jada sei misio egin ditu Lurreren, gure planetaren, sateliteetan.

NASA aintzindaria izan da beti, eta gizakien misio espazial garrantzitsuenetakoen protagonista izan da.Besteak beste, Hubble teleskopioa eraiki eta Marte-ra robot bat bidali du eta klima aldaketa atzeman duten hainbat satelite sortu ditu.

1975ean, Gerra Hotzean bertan, Errusiako espazio agentziarekin aritu zen lankidetzan, Apolo eta Soyuz espazio-ontziak akoplatzeko. Nazioarteko ESpazio Estazioaren aurrekaria izan zen operazio hori.

1981eko apirilaren, Columbia transbordadorea aireratu zuten. Hegazkinak bezala lurreratzeko, zama handiak garraiatzeko eta behin eta berriro erabilia izateko gai zen kohete espaziala zen.

Gainera, 1986an Challenger transbordadorea bidali zuen espazioara, 1990ean Hubble teleskopioa eta 2006an New Horizons ontzia Plutonera.

Gaur egun, 76 misiotan, NASA parte hartzen ari da. Bertan, Marte ikertzeko Phoenix misioa dago.

eitb24.com-en aurkitutakoa da.

-NASA agentzia non kokatzen da?
-Zein misio gehiagotan ari da parte hartzen?

14/11/2008 GMT 1

LCH azeleragailua ondatua

leirel @ 20:58

acelerador2.jpgLCH azeleragailua orain dela zazpi urte eta erdi eraikitzen hasi baziren ere, proiektuak hogei urte behar izan ditu. Big-Bangeko momentua nola izan zen igarri nahian, lanari ekingo diote zientzialariek. CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Batzordeak  inaguratu zuen berriz bere proiektu erraldoia: LHC Large Hadron Collider azeleragailua. Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. Akatsa, azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen.

Hemendik datorren urtera bitarte probak egingo dituzte azeleragailuarekin, eta 2009ko apirilerako berriz ere martxan izango dela espero du laborategiak


Hainbaten ustez azeleragailu horrek zulo beltz bat sor dezakeela diote eta unibestsoa suntsitzeko gai izan daiteke.Baina zientzialarien arabera ez dago arriskurik naturan tximista eta talka handiagoak sortu bait ditu.

Nik ez dakit zeri sinestu hainbatek esaten dutenari edo zientzialariek esaten dutenari.

Oso harriskutsua izan daiteke eta kezkatuta nago...


Informazio hau guztia www.berria.info tik hartu dut.

URTAROAK

jonar @ 20:56

 jon arakama 08-11-14 20:46

                     Lurra ez dago leku batean finkatuta bere ardatzari biran. Gure planetak bira osoa ematen dio Eguzkiari 365 egun, 5 ordu eta 49 minutuan; mugimendu horri translazioa deritzo.Lurraren  irudizko ardatz  hori makurtuta dago apur bat. Horregatik eguzki izpiak inklinazio desberdinez iristen dira lurrera.translaioa.jpgLau urtaroen segida (udaberria, uda, udazkena eta negua) Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio higidurarekin eta Lurraren ardatzaren makurdurarekin dago lotuta.Eguzki izpiak hego hemisferiora lapranean iristen direnean, eguraldia hotza da, eta egunak laburragoak dira: negua dela esaten dugu. Ipar hemisferioan, eguzki argi gehiago jasotzen duenez, egunak beroagoak  eta luzeagoak dira. uda da. Hego hemisferioan uda denean, ipar hemisferioan negua da, eta alderantziz.

NIRE KEZKA EDO IRITZIA

Oso logikoa iruditzen zait iformazioa baina argazkia gaizki dago neguan lurra eguzkitik gertago dago udan baino eta emen berriz bietan distanzia bera dago. Ulertzen ez dutenontzat:

-verano:uda

-otoño:udazkena

-invierno:negua

-primavera:udaberria

internetetik atera dutinformazio hau

09/11/2008 GMT 1

SIBERIAKO GERTAKARIA

jonar @ 19:37

 JON ARAKAMA 08-11-13 ALDAKETA EGUNA 15:58

Inor gutxi bizi zen toki galdu batean lurreko atmosferaran sartu zen objektua. Bost ordu atzeratu izan bazen, San Petersburgo hiri gainean egingo zuen eztanda. Tunguska haranaren gainean egin zuen eztanda. Hori bai, sekulako hondamendia eragin zuen basoan, eta oraindik ere jazotakoaren aztarnak antzeman daitezke.

Duela mende bat gertatu zen, 1908ko ekainaren 30ean. 07:17an Baikal aintziraren ipar-mendebaldetik lekukoek eguzkiaren adinako distira zuen objektuak zerua nola zeharkatzen zuen ikusi zuten. Hamar minutura, flash bat eta leherketa handi baten hotsa. Eztandaren uhinak lurrera bota zuen hondamenditik hurbilen zegoen jendea. Kilometrotan zeuden kristal guztiak hautsi zituen, 600 kilometrora eta haizeak beirak mugitu zituen, eta Alemanian ere sentitu ziren bibrazioak.

Asteroide bat edo kometa bat izan zela uste dute aditu gehienek. Horien arabera, ez zen oso handia izango, 20-30 metroko diametrokoa. Bost-hamar kilometroko altueran egingo zuen eztanda eta Hiroshimako bonba atomikoaren eztanda baino 1.000 aldiz handiagoa izango zen.

Inor ez zela hil uste dute, ehiztari eta arte-jartzaileak soilik bizi baitziren Siberia erdiguneko toki hartan. Baina bi kilometroko koadrotan 80 milioi zuhaitz eraitsi zituela uste dute.

NIRE KEZKAK EDO GALDERAK

Nire ustez meteorito bat edoespaziotik iritsitako zerbait. Harrigarria iruditzen zait zientzialariek ezer gehiago ez argitaratzea. Agian espaziotik eroritako horrek gure jatorriaz edo unibertsoaren jatorriaz zerbait argitzeko lagungarria izango zen estrakturen bat edo substantziaren bat ekarriko liguke. Eta noski harrigarria iruditzen zait horaindik horretaz ezer jakitea. Nere ustez bi gauza izan daitezke probableenak, edo bat, egungo zientzialariek ez dute ezertarako gogorik edo bi, zientzialariek ez dute gu ezertaz jabetzea nahi. Egia esan hau horain del asko gertatu zen eta dagoeneko auskalo zer egingo zuten zientzialariek.

                                                

                                    WWW.BERRIA.INFO TIK LORTUTAKO INFORMAZIOA.

ASTEROIDE MULTZOA AURKITU DUTE

jonar @ 18:43

JON ARAKAMA 2008-11-9 (IGANDEA)

asteroide-gerrikoa.jpg Galaxien bila ikerketa egiten ari diren AEBetako zientzialariek Neptuno eta Kuipe gerrikoan asteroide multzo bat antzeman dute. Ikerketa AEB-etako astronomo talde batek egin du Andre Becker Washingtongo Unibertsitateko adituaren gidaritzapean.

Astronomoek Stripe 82 izeneko zeru eremua aztertu dute SLOAN teleskopioaren bidez. Supernoba masa handiko izarrak aurkitzeko saioan asteroideen tamainako 50 gorputz inguru aurkitu dituzte. SLOANek hiru egunetik behin aztertzen du eremua.

Aurkikuntza egun ezberdinetako irudiak konparatuz egiten dute. Izan ere asteroideak etengabe mugitzen dira. «lehertzen diren elementuak aurkitzen badituzu, mugitzen direnak ere aurki ditzakezu, baina horiek ikusteko tresna ezberdinak behar dituzu».

Aurkitutako gorputz multzoaren barruan Neptunoren orbita berean mugitzen diren asteroideak daude. Izotzez eta harriz osatutako gorputzak dira. Horiek Neptuno planetaren Kuiper gerrikoan aurkitu dituzte.

kuiper.jpg

.asteroidea.jpg

 NIRE KEZKA EDO IRITZIAK

Nire ustez asteroide multzo hori Neptunorekin talka egindako zerbaitek sortu du. Eskerrak gutxienez nire teoria zuzen badago ez duela Lurrarekin talka egin.

 WWW.berria.info-tik lortutako informazioa da.

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!