Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

natura 2

Artxiboa: Azaroa 2008

30/11/2008 GMT 1

UNIBERTSOA

jugaitzk @ 23:43

  UNIBERTSOKO IKUSEZINA

Izarrak behatzeko lehen mailako instalazioak daude.Bertan kokaturiko teleskopio eta irrati teleskopio estatuko 500 bat astronomo profesionali Unibertsoaren jatorri eta bilakera ikertzen ahalbidetzen diete.Espainako Sutepen ministerioaren menpeko den behategi astronomiko Nazionalak. 

UHINEN BIDEZKO BEAPENA 

Unibertsoko irrati-galaxiak edota kuasarrak,manu gaitzak dira.Irrati-galaxiek beren baita zulo beltzak dauzkate eta bertako nukleoetatik,argi urte askotatiko materia-zurrustak emititzen dituzte.Objetu "ikusezin" hoiek  behatzeko bereizmen handiko antena eskergak baliatu behar dira.Aluminozko 420 planetek osatua,maluta baten golpearen pareko energia detektatzeko gauza da antena hori.

  Astronomoak, batzuetan,behategi astronomikoetako langileak badira ere, bestetan, unibertsitateko irakasleak edo Ikerketa Zientifikoen Goi-Kontseiluko (IZGK) ikerlariak izanik eta berariazko instrumentala eskuratzearren, teleskopio erraldoi horiek erabiltzea eskatzen dute beren luzaro prestaturiko ikerlanak garatu ahal izateko.

BEHATUZBehapen-epea zehazturik, astronomoa behategira doa, neurriak hartzera. Irrati-astronomian kosmosa gauez eta egunez (Eguzkitik gertu-gertuko posizioetan izan ezik) eta gauez beha daiteke. Datuak, teleskopioek jaso eta ordenagailuek grabaturik, astronomoek interpretatzen dituzte horien adiera ulertzeko eta teoriak egiaztatzeko. Behaketek, maiz, beste galdera batzuk planteatzeko eta bestelako esperimentuak taxutzen hasteko balio izaten dute. Azken helburua gure Unibertsoari buruzko aurkikuntzak egitea da.

SENTIKORTASUN HANDIA 

Geroz eta urrutiago dauden eta ahulagoak diren objektuak behatzeko astronomoek egiten dituzten eskaeretan oin harturik, teleskopioak eta beren ekipoak etengabe eguneratu behar dira. Teknologiarik modernoenak baliatzen dira eta, gerora, bestelako eremuetan (medikuntzan, adibidez) aplikatu ahal izango diren teknologiak garatzen dira. Behategi Astronomiko Nazionaleko teknikari eta telekomunikazioetako ingeniariek lanean dihardute para bertako detektagailuak ahalik eta prestazio handienez hornitzeko. Talde-lanean dabiltza: fisikarien (astronomoak dira fisikariak) premien arabera, ingeniariak berariazko material eta teknologiak diseinatzeko gauza izaten dira.

NE GALDERA O KEZKA  (Informazioa googel-tik aterata)


Nire galdera da,teleskopioak eta beren ekipoak etengabe eguneratu behar diren.

28/11/2008 GMT 1

Eztabaida energia ilunaren gainean

amaiurl @ 14:01

energia-iluna.jpg2005eko uztailaren 1eanEdward Kolb fisikariari buelta etorri zaio: Princeton-go bi adituk azaldu dute oker dagoela. Kolbek Fermi Azeleragailu Nazionalean (AEB) dihardu, eta energia ilunaren jatorriari buruzko artikulu probokatzaile bat idatzi zuen. Kolben arabera, energia iluna espazio-denboraren egiturako uhin itzelen azpiproduktu bat da, eta ez da ez materia eta ez energia.

Princeton-go Seljak-ek eta Hirata-k beste artikulu batean erantzun diote: Kolben okerra matematikoki frogatu omen dute, eta uhin itzel horiek ez omen dira gai unibertsoa etengabe hedatzeko. Izan ere, energia iluna unibertsoa geroz eta azkarrago hedatzera bultzatzen duen antigrabitate-indarra da —haren eragina supernobetan ikusi izan dan—.

Dirudienez, Kolb beste artikulu bat idazten ari da, Princeton-goei erantzuteko. Puska baterako eztabaida dago.

 

Nere kezka edo galdera da: Frogatu balin ba dute zergatik jarraitzen duen eztabaidak.Eta ni Kolbenekin nago ados.

Informazioa interneten zientzia.net-etik eskuratu dut

 

Estralurtarren bila, alferrik!

uxuec @ 13:58

Gurearen tankerako planetak daudenez, zergatik ez zen, bada, haietan bizia sortuko? Eta zergatik ez bizidun adimendunak? Galdera logikoa da, eta horregatik, indartu egin dira bizidun estralurtarrak bilatzeko programak. Astrobiology zientzia-aldizkarian argitaratu berri duten artikulu baten arabera, ordea, ez dirudi helburua lortuko dutenik.

Britainia Handiko East Anglia-ko Unibertsitateko Andrew Watson ikertzailearena da artikulua, eta, haren esanean, Lurraren antzeko planeta batean bizi adimenduna sortzeko aukera oso da txikia, zehazki, % 0,01 baino txikiagoa.

Nire ustez gutaz aparte ba dagoela bizidunik espazioan zehar, baina beste galaxiaren batean.

Informazio hau zientzia.net etik eskuratu dut.

 

planeta berria

aimari @ 07:19

 Planeta berria

Lehengo egunean eguzki sistematik kanpo planeta bat ikusi zuten izar bateninguruan biraka. Ingurutik zebilen satelite batek ikusi zuen eta informazio hura lurrera bidali zuen.

Nire ustez, bizi al izateko baldintza guztiak betetzen ditu.

 

.-Oxigenorik izango al du?

.-Urarik izango al du?

.-Bizitzeko baldintza guztiak beteko al ditu?

 

Honen berri izan nuenean  sekulako poza hartu nuen. Nier kezka da meteoritoetatik hurbilegi egotea.

Informazioa ETB-ko berrietatik hartu dut.

 

 

 

 

http://www.eso.org/public/outreach/press-rel/pr-2007/images/phot-22e-07-normal.jpg

27/11/2008 GMT 1

UNIBERTSOA

mikelma @ 22:41

UNIBERTSOA ZIGAko eskolan egindako lana da.

Artizarra, planeta gorria eta bigarren planeta da ere esferikoak izan daiteke.
Nolakoak dira planetak ?
 Bing-Bang leherketan sortu ziren masa solidoa orbita batean bueltaka zebilela. Hauek dira gure eguzki sistemako planetak horaingoz: Eguzkia, Merkurio, Artizarra, Lurra, Martitz, Jupiter, Saturno, Urano, Neptuno,Pluton,Zeres,Carhoz eta Up 2003 313.Horiek Bing-Bangeri esker sortu ziren planetak,izarrak,kometak,asteroideak,galaxiak etb.

Astronauta dago ilargiaren pasaietan.

Galaxia eta izarrak ikusten dira teleskopiaren bidez eta gauz gehiagoreki aztertzen dute.
Nola gertatu zen Big-bang leherketa?
Zientzilariak uste dutenez espazioa arraultza kosmiko batean bilduta zegoela. Eta presio eta beroaren eraginez lehertu  zela eta beste batzuk esaten dutez (JESUS-ek)egin zuela zuen mundua eta unibertsoa. Masa puskak atera ziren toki guztietatik. Masa puska horiek planetak eta unibertsoan dauden kometak,meteoritoak,astroak etb. dira.

Ilargia da Lurrrean dagoen satelitea natural bakarra. Harat
astronautak guaten dira espazioa ikertzea eta ere bai espazio zundak bidaltzen dira eta horiek juaten diren lekura ikertzen dute azken detalle arte a eta espazio zundak ez dira inoz lurrera bueltatzen.
Lurran zergatik dago bizia eta besteetan ez ?

Lurrak baldintza onak dituelako bizitzeko, H2O dago, beroa... hala ere besteetan dagoen edo ez , ez dakigu baina esaten dutenez Marte planetan ura dago baina problemabat dago ez du ozono geruza bestela bizia egongo zen Lurra planetean bezala.
Izarrak. Izar baten lehertzen denean zulo beltza bilakatzen dira baina txikiak direnak ez dute urte asko aguantatzen eta batzuk esaten dutenez Eguzkia zulo beltza bihurtzen bada Eguzki-Sistemako planeta guztiak desagertuko dira eta ondoan dauden kometa,satelite,astro,galaxiak etb. desagertuko dira baino emendik mila urtetara edo.

Unibertsoa zer da?
Big-bang leherketan sortu zenean sortu ziren planetak,galaxiak,kometak,astroak,sateliteak etb. sortu zuen Bing-Banjak eta horri denari deitzen zioten eta jarraitzen dute deitzen unibertsoa. 

Jupiter planeta eta bosgarren planeta Eguzki-Sistemako haundiena da.
Zein kolore dauka unibertsoak ?

Munduan esistitzen diren kolore guztiak dauzka.
Kometa mugitzen den astroa eta
kolore politekoa da kometa.
Izarrak nondik sortu dira ?
Izarrak Big-bang leherketatik sortuak dira eta urte batzuk pasatzen denean izarrak.  zulo beltz bihurtzen dira baina ez dute Lurra surgatuko baina eguzkia zulo beltz bihurtzen bada Eguzki-Sistema surgatuko du.

Lurra da gu bizi garen planeta bakarra (horaingoz)
Eguzkia zergatik dago Eguzki-Sistemako erdigunean?

Izar bat delakos eta izarrik handiena delako dago erdigunean eta Big-Bang leherketatik sortu zelakos.
Galaxia gurea da.
Nolakoa da unibertsoa ?
Akabarik gabeko gauza bat da.

Saturno eraztun bat  dauka eta eraztuna harri txikiz osatuta da go eraztuna eta planetarik handietako bat da Saturno.
Zertara joaten dira astronautak dira espazioan zehar ?

Planetetan badagoen bizia ikustera eta beste gauz batzuk ikertzera beste gauz bat jakiteko.

Zuen ustez planetaren bat dagoela bizia dagoena?Eguzki-sisteman planeta gehiago egongo dira?

googlen bilatu dut informazio guzti hau.

unibertsoko argirik zaharrena

lideh @ 22:08

NASA-ko zientifikoek unibertsoko argirik zaharrenaren argazkia atera zuten.Argazki honek BIG-BANG leherketaren argi ondarrak eraskusten ditu.Argi honek 13 MILA MILIOI URTE ditu,energia asko galdu eta orain mikro-ondaseko en ergia da. Argazki hau WMAP zundatik aterata dago.Zunda honek ere unibertsoaren adina neurtu zuen,13.7 MILA MILOI URTEkoa .Neurketa honen arabera, lehenengo izarren dizdira orain dela 200 miloi urte hasi zen.Zientifikoen iritziz azkarregi da hau NIRE KEZKAK EDO IRITZIAKNi ere ados nago zientifiko hauekin,orain dela 200 milioi urte oso gutxi da izarren lehenengo argientzat, gainera orain dela 13.7 milioi urte sortu zen unibertsoa.

Informazio hau internetetik lortu dut.

UNIBERTSAREN HONDOKO MIKROUHINEN-ERRADIAZIOA

joritze @ 20:35

Big Bang-aren osteko lehen 300.000 urtetan,ahin altua zen tenperatura edakuntzaren ondorioz tenperatura 3.000 gradu ingurura geitsi zenean atomoak eratu ziren eta Unibertsoa argiarekiko gardena bilakatu zen. Erradiazio ohiek Unibertsoa zeharkatzen jarraitu dute, eta gaur egun 3 k-eko tenperaturan jasotzen ditugu; hondoko mikrouhin-erradiazioa da,izan ere.

1965ean Arno Penzias eta Robert Wilsonek ustekabean ahurkitu zuten Unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazio hori eta Big Bang-aren ebidentziarik nabarmenena da.

Big Bang-aren osteko lehen 300.000 urtetan,ahin altua zen tenperatura edakuntzaren ondorioz bapatean tenperatura 3.000 gradutara jeistea.

Zuen ustez tenperatura hain beste jeistea naturala edo erraza al da?

Informazio hau WWW.UNIBERTSOA.COM-TIK  artu dut.

25/11/2008 GMT 1

Aurora boreala.

ametsf @ 22:43

Aurora borealaAurora boreala (baita australa ere) gure planetan ikus daitekeen fenomenorik ikusgarrienetakoa da.Aurorak antzina piztu zuen gizakien arreta. Eta, jakina, iparraldeko kulturetan, ahozko tradizio aberatsa duten eskimoek, athabasca indiarrek, laponiarrek, groenlandiarrek eta Asiako iparraldeko tribuek aurorari buruzko alegiak belaunaldiz belaunaldi transmititu dituzte.

Kultura horietan  zeruko argi misteriotsuak gertu gertukoa fenomenoa izanik, oso errotuta daude

Auroraren ikerketaren historia luzea da. Pierre Gassendi XVII. mendeko matematikari eta fiosofoa, izan zen aurora hitza fenomeno hori izendatzeko lehen aldiz erabili zuena. Aurora, Erromako mitologian Eguzkiaren gurdiari zeruko ateak irekitzen zizkion jainkosa zen.Egunaren igarleaa66018-a.jpg.

Auroraen agertze maiztasuna ere arreta handiz aztertu zen . 1860. ean datu-bilketa xehe , luze eta arretatsua egin ondoren , Elias Loomis estatubatuarrak lehen aurora mapa egin zuen. Geroago  1944.ean E.H Vestinek beste bat egin zuen. Datuek argi adierazten dute aurora 65º-ko latutudearen inguruan agertzen dela maizen eta handik latitude handiagoa  edo txikiagoetarantz egin ahala maiztasuna txikiagotu egin dela.

Eskuarki 350-450 KM-ko altuera badute ere, Eguzkaren baldintzak bereziak direnean 1000KM-rainoko altuera eta kolore gorria izan dezakete. Hain luzeak izanik, oso urrutitik ikus daitezke.Adibidez, 1958.ean aurora gorri bat Mexikotik ikusi zen. Eta lehenago, 1872.eko otsailaren 4ean Bonbain ikusi zen, 1909.ean Singapurren, 1921.ean Samoan. Horrelako aurora gorri erraldoiak ziren Erdi Aroan ikara sortarazten zutenak.

Auroraren eragina:

Aurora deskarga-fenomenoa da, hau da, kontuan izan behar da aurora-oihalean zehar ionosferan, gutxi gorabehera 100 km-ko altitudean, milioi bat ampere inguruko korronte elektrikoa igarotzen dela. Korronte horrek interferentzia geomagnetikoak eragiten ditu. Adibidez, iparorratzari 10°-rainoko aldaketa eragin diezaioke. Bestalde, korronte horren intentsitatea aldakorra denez, hari elkartutako eremu magnetiko aldakorrak korronte elektrikoak eragiten ditu Lurrean dauden eroale luzeetan, hala nola energia elektrikoa banatzeko lineetan, telegrafo-lineetan eta oleoduktu eta gaseoduktuetan. Kalteak eragin ere egin ditu inoiz: transformadoreak hondatu, komunikazio-kableak eten, etab.

Aurora fenomeno konplexua da, baina auroraren edertasunaz gozatzeko ez dago fisika jakin beharrik. Arktiarraldera joan eta gauean zerura begira jarri, besterik ez da egin behar.

Aurora Euskal Herrian?

a66018-c.jpg

Aurora borealak begietan kalterik sortzen al du?                                                         

eta nik ez dut kexarik aurora-ri buruz

oso polita iruditzen zait inoiz ikusi ez dudan arren. Koloretsua da eta zuzenean ikustea oso ikusgarria izan behar luke.

Berri hau www.zientzia.net etik hartua izan da.

24/11/2008 GMT 1

Unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazioa

joritze @ 18:39

 Big Bang-aren osteko lehen 300.000 urtetan,ahin altua zen tenperatura edakuntzaren ondorioz tenperatura 3.000 gradu ingurura geitsi zenean atomoak eratu ziren eta Unibertsoa argiarekiko gardena bilakatu zen. Erradiazio ohiek Unibertsoa zeharkatzen jarraitu dute, eta gaur egun 3 k-eko tenperaturan jasotzen ditugu; hondoko mikrouhin-erradiazioa da,izan ere.

1965ean Arno Penzias eta Robert Wilsonek ustekabean ahurkitu zuten Unibertsoaren hondoko mikrouhin-erradiazio hori eta Big Bang-aren ebidentziarik nabarmenena da.

Unibertsora Bidaian Larru Gorritan

arianem @ 11:44

larrugorrian.jpg2007/10/5

Larrugorrian, espazio utsean barrena ibili zen eta onik itzuli zen lurrera,heroia tardigradoa.Bustian,goroldioan bizi eta ur hartzez ezagutu.Ingurumenetik ateratzean metabolismoak gelditzen du eta ingurura itzuli arte metabolismoa martxan ez da jartzen.Beroa,hotza nahiz espazioko erradiazioa jasan dezake eta bidaia 2007-ko irailean gertatu zen Europako espaziontzi batean.

Oso arraroa iruditu zait horrelako zerbait gertatzea bizidunari.

Zer edukiko du gorputz barruan?

Informazio hau zientzi.net-tik lortu dut.

Pluton bakean utzi ezinik

uxuec @ 11:37

Oraingoz, bi plutoide ezagutzen dituzte: Pluton bera, noski, eta Eris. Hala ere, zientzialariek espero dute teknologiak aurrera egin ahala plutoide gehiago deskubritzea. Ezagutzen duten hirugarren planeta nanoak, Zeresek, Plutonen eta Erisen ezaugarriak ditu, baina Marte eta Jupiter artean biratzen da Neptunotik harago biratu ordez.Beraz, Zeres ez da plutoidea. Eta zientzialariek ez dute beste kategoria bat sortu (ezta sortzeko asmorik ere) Zeresen antzekoak diren planeta nanoentzat. Horretarako eman duten azalpena da Zeres mota horretako gorputz bakarra dela, eta, horregatik, ez duela merezi beste kategoria bat sortzea.

Zer da "plutoide" bat?

Informazio hau zientzia.net-etik eskuratu dut.

SETI@home

miguelangels @ 11:34

SETI estralurtarrak bilatzeko programa da. Nik probatu dut eta ongi juaten da. SETI ere, horretaz aparte, talde bat da, unibertsoa estralurtarren bila.

Nire ustez interesantea da.

Jaitsi nahi ba duzue emen daukazue linka: ftp://alien.ssl.berkeley.edu/pub/setiathome_win_3_08.exe klikatu laranjez dagoen goian.

23/11/2008 GMT 1

NASAk 50 urte bete ditu

leireo @ 14:24

nasa-espacio-proiektua.jpg2008/10/01

AEBetako espazio ajentziak 50 urte bete ditu gaur.1969an, gizaki bat Ilargira bidali zuen lehena izan zen.Gaur egun 76 misiotan ari da parte hartzen.

Orain dela 50 urte, gizakiei aurrerapen teknologiko gehien eman dien erakundea jaio zen:AEBetako Espazio Agentzia (NASA).

Gizaki bat Ilargira joan zen lehenengo agentzia izan zen, 1969ko uztailean, Apolo transbordadorearen bidez.

Jada sei misio egin ditu Lurreren, gure planetaren, sateliteetan.

NASA aintzindaria izan da beti, eta gizakien misio espazial garrantzitsuenetakoen protagonista izan da.Besteak beste, Hubble teleskopioa eraiki eta Marte-ra robot bat bidali du eta klima aldaketa atzeman duten hainbat satelite sortu ditu.

1975ean, Gerra Hotzean bertan, Errusiako espazio agentziarekin aritu zen lankidetzan, Apolo eta Soyuz espazio-ontziak akoplatzeko. Nazioarteko ESpazio Estazioaren aurrekaria izan zen operazio hori.

1981eko apirilaren, Columbia transbordadorea aireratu zuten. Hegazkinak bezala lurreratzeko, zama handiak garraiatzeko eta behin eta berriro erabilia izateko gai zen kohete espaziala zen.

Gainera, 1986an Challenger transbordadorea bidali zuen espazioara, 1990ean Hubble teleskopioa eta 2006an New Horizons ontzia Plutonera.

Gaur egun, 76 misiotan, NASA parte hartzen ari da. Bertan, Marte ikertzeko Phoenix misioa dago.

eitb24.com-en aurkitutakoa da.

-NASA agentzia non kokatzen da?
-Zein misio gehiagotan ari da parte hartzen?

21/11/2008 GMT 1

Estazio espazialak atzo 10 urte egin ditu

ibaii @ 14:00

Estazio espazialak atzo 10 urte egin ditu (2008-11-20) horain dela 10 urte asi zen proiektua eta bota zuten lehen puska. 161 astronautak eta 3 turistak bisitatu dute estazio hau.

egingo al dute horrelako estazio gehiago? ez zen inoiz izorratuko? zer lortuko zuten onekin?


480373.jpg

16/11/2008 GMT 1

gliese 581

jonar @ 12:56

jon arakama 08-11-16 (igandea)

                    Gliese atronomoak eguzkitik 81,5 argi urte baino hurbilagoko katalogoa egiten ari zela aurkitu zuen 2007ko apirilaean . Oraingoz lurraren antz gehien duena da eta zientzialarien ustez ur likidoa egon daiteke haren gainazalean. Beraz dagoeneko hasi dira bizia dagoela pentsatzen. Gliese 581 ek eguzkitik gertu dagoen izar baten inguruan orbitatzen du. Exoplaneta hau Eguzki-Sistematik 20,5 argi urtera dago.

NIRE IRITZI EDO KEZKAK

Nire iritziz, agian Gliese 581en ez baina beste exoplanetaren batean bizia badago ez dago zertan kezkaturik, agian pelikuletako marzianitoek ezbezala gu baino teknologia atzeratuagokoa urai dezaketelako. Inork ez daki zein espezie den aurreratuena mundu misteriotsu honetan. Bizia egonen al da Gliese 581en? eta beste planetaren batean?

 

 g070505-c.jpg

                 http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=12930      

14/11/2008 GMT 1

Eguzkia

olaiae @ 21:09

images37.jpgEguzkiak egunez berotzen gaitu,eta gauez ez gaituenez berotzen, gauez, horregatik dago hotz gehiago.Eguzkiaren barnea 5.000-6.000 gradutan dago.Zorionez,eguzkia gugandik 150miloi kilometrotara daukagu eta ez gaitu erretzen.Baina udan denbora gehiegi eguzkian egoteagatik,erre egiten gara.

-Eguzkia hurbiltzen bazaigu zer gertatuko da gizakiekin?Nora joango gara?

Informazio hau http://www.oriapat.net/berrobi/IMAGES/planetak.htm etik atera dut.

LCH azeleragailua ondatua

leirel @ 20:58

acelerador2.jpgLCH azeleragailua orain dela zazpi urte eta erdi eraikitzen hasi baziren ere, proiektuak hogei urte behar izan ditu. Big-Bangeko momentua nola izan zen igarri nahian, lanari ekingo diote zientzialariek. CERN Ikerketa Nuklearrerako Europako Batzordeak  inaguratu zuen berriz bere proiektu erraldoia: LHC Large Hadron Collider azeleragailua. Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. Akatsa, azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen.

Hemendik datorren urtera bitarte probak egingo dituzte azeleragailuarekin, eta 2009ko apirilerako berriz ere martxan izango dela espero du laborategiak


Hainbaten ustez azeleragailu horrek zulo beltz bat sor dezakeela diote eta unibestsoa suntsitzeko gai izan daiteke.Baina zientzialarien arabera ez dago arriskurik naturan tximista eta talka handiagoak sortu bait ditu.

Nik ez dakit zeri sinestu hainbatek esaten dutenari edo zientzialariek esaten dutenari.

Oso harriskutsua izan daiteke eta kezkatuta nago...


Informazio hau guztia www.berria.info tik hartu dut.

URTAROAK

jonar @ 20:56

 jon arakama 08-11-14 20:46

                     Lurra ez dago leku batean finkatuta bere ardatzari biran. Gure planetak bira osoa ematen dio Eguzkiari 365 egun, 5 ordu eta 49 minutuan; mugimendu horri translazioa deritzo.Lurraren  irudizko ardatz  hori makurtuta dago apur bat. Horregatik eguzki izpiak inklinazio desberdinez iristen dira lurrera.translaioa.jpgLau urtaroen segida (udaberria, uda, udazkena eta negua) Lurrak Eguzkiaren inguruan egiten duen translazio higidurarekin eta Lurraren ardatzaren makurdurarekin dago lotuta.Eguzki izpiak hego hemisferiora lapranean iristen direnean, eguraldia hotza da, eta egunak laburragoak dira: negua dela esaten dugu. Ipar hemisferioan, eguzki argi gehiago jasotzen duenez, egunak beroagoak  eta luzeagoak dira. uda da. Hego hemisferioan uda denean, ipar hemisferioan negua da, eta alderantziz.

NIRE KEZKA EDO IRITZIA

Oso logikoa iruditzen zait iformazioa baina argazkia gaizki dago neguan lurra eguzkitik gertago dago udan baino eta emen berriz bietan distanzia bera dago. Ulertzen ez dutenontzat:

-verano:uda

-otoño:udazkena

-invierno:negua

-primavera:udaberria

internetetik atera dutinformazio hau

Base bat antartikan.

olaiae @ 20:27

a207040.jpgEuropako espazio-agentziak (ESA) espazioko teknologia erabiliz,alemaniarrek diseinatutako base berria (Neumayer-III) Antartikan jarriko dute. Ingurumenari ahalik eta kalte gutxien egitea nahi zuten eta ESA-ren etxeak oso ongi betetzen du baldintza hori.Espazioko etxe bat Lurrean egiteko asmoa aspaldi sortu zen,Izmit-eko lurrikara (Turkia) izugarriaren ondoren ain zuzen.Lurrikaren aurrean guztiz segurua izango zen etxe bat egin nahi zuten ESAkoek.

 

 

-Lurrikaren aurrean segurua den etxe ori, noizbat,munduko etxe normal bat izatera iritsiko al da?

Informazio au www.zientzia.net etik hartu dut.

 

 

 

EPA

joritze @ 14:08

EPA
ZMD ZAUDETE?

KaIxO DeNeI XD

miguelangels @ 14:07

KaIxO JaJaJa

IEPA!!!!! XD

maiderg @ 14:07

Kaixoooooooooooo!!!!!!!!

benaty @ 13:57

ni beñat yaben naiz.

11/11/2008 GMT 1

indiak bere lehen espaziontzia bidaltzen du ilargira

ibaii @ 23:00

Ostiral onetan (azaroak 7) indiak bere lehen misioa ilargira espaziontziak barruan zunda bat du chandrayaan-1 izenekoa bi urtez ilargiaren 3 dimensioko mapa egingo duena eta 2014 eta 2020-an bidaia tripulatua egin nahi du indiak.

Egingo al du mapa tridimensional ori? Iritsiko da ilargira? egingo al dute bidaiatripulaturik?

images36.jpgimages36.jpgimagess.jpg 

artikulu hau interneteko berri bat da.

nasak "phoenix" misioa bertan behera utzi eta marten ura dagoela ziurtatu dute

ibaii @ 22:39

Phoenix martxoaren bukaeran bidali zen material organikoak bazeuden jakiteko eta azaroaren 2tik aurrera ezin izan da berarekin arremanetan jarri. Nasa orbitagiluekin arremanetan jartzen saiatuko da baina zundak funtzionatzeko posibilitateak minimoak dira beraz ez dago itxaropen handirik. Nasan ez du ezusteko handirik izan bazekiten eta marten urtaro aldaketetan eguzki argi gutxiago eta are ekaitzak sortuko zituela baina hiru aste barru izango zela uste zuten. Baina zunda honek bidali zuen azken berriak marten ura dagoela zihurtatu du eta NASAK dio listoegi dela marten bizia dagoela zihurtatu edo suposatzeko.

zunda horrekin kontaktua berreskuratuko dute? Eta or gastatutako dirua zer? marten bizitzarik egongo da? ezagutuko ditugo? eta han bizitzerik egongo al da?

informazio hau internetik hartua da.

aguaenmarte0_2302_01.jpg

phoenix_lander.jpg

09/11/2008 GMT 1

SIBERIAKO GERTAKARIA

jonar @ 19:37

 JON ARAKAMA 08-11-13 ALDAKETA EGUNA 15:58

Inor gutxi bizi zen toki galdu batean lurreko atmosferaran sartu zen objektua. Bost ordu atzeratu izan bazen, San Petersburgo hiri gainean egingo zuen eztanda. Tunguska haranaren gainean egin zuen eztanda. Hori bai, sekulako hondamendia eragin zuen basoan, eta oraindik ere jazotakoaren aztarnak antzeman daitezke.

Duela mende bat gertatu zen, 1908ko ekainaren 30ean. 07:17an Baikal aintziraren ipar-mendebaldetik lekukoek eguzkiaren adinako distira zuen objektuak zerua nola zeharkatzen zuen ikusi zuten. Hamar minutura, flash bat eta leherketa handi baten hotsa. Eztandaren uhinak lurrera bota zuen hondamenditik hurbilen zegoen jendea. Kilometrotan zeuden kristal guztiak hautsi zituen, 600 kilometrora eta haizeak beirak mugitu zituen, eta Alemanian ere sentitu ziren bibrazioak.

Asteroide bat edo kometa bat izan zela uste dute aditu gehienek. Horien arabera, ez zen oso handia izango, 20-30 metroko diametrokoa. Bost-hamar kilometroko altueran egingo zuen eztanda eta Hiroshimako bonba atomikoaren eztanda baino 1.000 aldiz handiagoa izango zen.

Inor ez zela hil uste dute, ehiztari eta arte-jartzaileak soilik bizi baitziren Siberia erdiguneko toki hartan. Baina bi kilometroko koadrotan 80 milioi zuhaitz eraitsi zituela uste dute.

NIRE KEZKAK EDO GALDERAK

Nire ustez meteorito bat edoespaziotik iritsitako zerbait. Harrigarria iruditzen zait zientzialariek ezer gehiago ez argitaratzea. Agian espaziotik eroritako horrek gure jatorriaz edo unibertsoaren jatorriaz zerbait argitzeko lagungarria izango zen estrakturen bat edo substantziaren bat ekarriko liguke. Eta noski harrigarria iruditzen zait horaindik horretaz ezer jakitea. Nere ustez bi gauza izan daitezke probableenak, edo bat, egungo zientzialariek ez dute ezertarako gogorik edo bi, zientzialariek ez dute gu ezertaz jabetzea nahi. Egia esan hau horain del asko gertatu zen eta dagoeneko auskalo zer egingo zuten zientzialariek.

                                                

                                    WWW.BERRIA.INFO TIK LORTUTAKO INFORMAZIOA.

ASTEROIDE MULTZOA AURKITU DUTE

jonar @ 18:43

JON ARAKAMA 2008-11-9 (IGANDEA)

asteroide-gerrikoa.jpg Galaxien bila ikerketa egiten ari diren AEBetako zientzialariek Neptuno eta Kuipe gerrikoan asteroide multzo bat antzeman dute. Ikerketa AEB-etako astronomo talde batek egin du Andre Becker Washingtongo Unibertsitateko adituaren gidaritzapean.

Astronomoek Stripe 82 izeneko zeru eremua aztertu dute SLOAN teleskopioaren bidez. Supernoba masa handiko izarrak aurkitzeko saioan asteroideen tamainako 50 gorputz inguru aurkitu dituzte. SLOANek hiru egunetik behin aztertzen du eremua.

Aurkikuntza egun ezberdinetako irudiak konparatuz egiten dute. Izan ere asteroideak etengabe mugitzen dira. «lehertzen diren elementuak aurkitzen badituzu, mugitzen direnak ere aurki ditzakezu, baina horiek ikusteko tresna ezberdinak behar dituzu».

Aurkitutako gorputz multzoaren barruan Neptunoren orbita berean mugitzen diren asteroideak daude. Izotzez eta harriz osatutako gorputzak dira. Horiek Neptuno planetaren Kuiper gerrikoan aurkitu dituzte.

kuiper.jpg

.asteroidea.jpg

 NIRE KEZKA EDO IRITZIAK

Nire ustez asteroide multzo hori Neptunorekin talka egindako zerbaitek sortu du. Eskerrak gutxienez nire teoria zuzen badago ez duela Lurrarekin talka egin.

 WWW.berria.info-tik lortutako informazioa da.

Glaziarrak urtu eta sekretuak agertu

leireo @ 15:38

Alpeetako glaziarrak urtzen ari dira, eta, horren ondorioz, milaka urtean izozpean eta ezkutuan egon diren sekretutxoak agerian geratzen ari dira. Neolitoan mendi garaietan bizi zen gizakiaren bizimodua azaltzeaz gain, klima-aldaketa ulertzeko bidea ireki dute azken aurkikuntzek. oetzi.jpg
Lehen sorpresa Oetzi izan zen. 1991. urtean izotzetako gizona aurkitu zuen turista alemaniar batek, Italiako Alpeetako Oetz bailaran, 3.000 metroko altueran. Gizon hura Ka 3300. urtean bizi izan zen. Aurkikuntza hark zabaldu zuen hipotesia: Alpeetan uste baino askoz lehenagotik bizi izan zen gizakia.
Teoria hori 2003an Schnidejoch mendian (2.756) egindako aurkikuntzen azterketak baieztatu du. Bero izugarria egin zuen uda hartan, bikote suitzar batek atentzioa eman zion egur-zati bat aurkitu, eta Berna kantoiko arkeologia-zerbitzuan utzi zuen. Egur-zati bat baino gehiago zen: 3.000 urte zituen buiraka bat zen, hau da, geziak gorde eta garraiatzeko ontzi bat.
Inork ez zuen ezer esan; Oetziren kasuan ez bezala, isilean gorde zuten informazioa. Ikertzaileak beldur ziren albisteak ikusmina sortu eta ingurua kuxkuxeroz beteko ote zen. Horregatik, aurkikuntza gorde eta aztarna gehiagoren bila igo ziren. Bilatu eta aurkitu! Ekipamendu osoa aurkitu zuten: larrua, zapata-zatiak, praka baten zatia eta egurrezko ontziak.
Objektu horiek aurkitzeak harritu egin ditu adituak. Baina objektuak noizkoak diren kalkulatuta lortu dituzte emaitzarik erakargarrienak. Objektuak Lurra bereziki leku beroa izan zen sasoietakoak dira.
Lurraren klima-zikloak azaltzeko-eta horren barruan beroaldiak eta glaziazioak-teoria bat proposatu zuen Milankovitch astrofisikariak. Haren ustez, Lurraren ardatzaren inklinazioa eta orbitaren eszentrikotasuna gakoa dira ulertzeko nola txandakatzen diren aldi beroak eta hotzak, eta zergatik gertatzen diren glaziazioak ziklikoki.

08/11/2008 GMT 1

LCH AZELERAGAILUA

jonar @ 22:27

JON ARAKAMA 2008-11-8 (larunbata)

             Zientzialariek,big baneko momentua nola izan zen jakin nahian LCH Large Hardon Collider azeleragailua sortu zuten nahiz eta martxan jarri eta handik hamar egunera hondatu zen; orain, berriz, lanean dihardute berriz inaguratzeko.

            Joan den irailaren 10ean inauguratu zuten lehen aldiz, eta, hasiera batean ongi zihoala bazirudien arren, handik hamar egunera hondatu egin zen eta proiektua bertan behera utzi behar izan zuten. CERN laborategiak azaldu duenez, akatsa azeleragailuak duen bi imanen arteko lotura elektrikoaren huts baten ondorioz gertatu zen. HELBURUA                                                     lch

            Azeleragailu horren bidez, atomoak baino txikiagoak diren hadroiak izeneko partikulen bihotza edo muina ikertu nahi dute zientzialariek. Partikula ikertzeko, beharrezkoa da partikula hori desegitea, eta desegiteko, izugarrizko energia behar da. Azeleragailuak energia hori 8.000 imanen laguntzarekin sortzen du, hain justu. Partikulak iman batetik bestera joaten dira, izugarrizko abiadan -segundo bakar batean 11.245 itzuli egitera iristea lortu nahi dute zientzialariek-, eta beren artean talka egitean desegin egiten dira.

GEHIGARRIAK

           Zenbait herritar kezkatu ere egin ziren proiektua aurkeztu zuten unean. Hainbaten ustez, azeleragailuak zulo beltzak sor ditzake eta, horren eraginez, unibertsoa suntsitzeko gai izan daiteke.

 NIRE KEZKAK EDO GALDERAK

          Nire iritziz Big Banga ikusi nahi badute ezin dira horrenbeste arriskatu, Big Banga birsortzea lortu ezkero beste mundu bat sor daitekeeako. Eta lehertzean, ez al litzateka arriskutsua izango leherketa bat? Agian leherketa handia bada lurraren ekosistema aldatu eta gure bizi egoeretan kalte egin dezake. Horixe dira nire kezkak.

                               www.berria.info tik lortutako informazioa

07/11/2008 GMT 1

astronomiaren sarrera

jonar @ 21:28

 JON ARAKAMA 08-11-13 ALDAKETA EGUNA 16:19

Arabiarrek zabalduriko kosmologia tradizioetan bi gizon oinarritzen ziren bareiziki:aristoteles.jpg

ARISTOTELES azken kosmologiako klasiko handia zen eta erdi aroan errenazimentuko pentsakerarekin eragin zabalen izan zuen filosofoa izan zen. Bere garaiko jakinduriarekin eraketa osoa eta sistematikoa eta gizakiaren eta unibertsoaren arteko oinarrizko plazaratzeagatik geroko zientzialari eta filosofoen lanetan izan duen isladapenak frogatzen du aren garantiza.

PTOLOMEO astronomia klasikoaren gailurra da. Físika Aristotelarra onartzen zuen baina bera problema aptolomeo.jpgstronomikoen egitura matematikoaz arduratzen zen. Bere lanetan ortzeko gorputzen higiduraren kausaz ezta unibertsoaren naturaz edo bere parteak legetzen dituzten aipamenik ez daude. Haren helburua higidura zirkular eta uniforme batzuen konbinaketen bitartez ortzeko gorputzen higidurak adieraztea eta aurresatea. teoria ptolomeotarrak bere etsaiak izan zituen mundu klasikoan ere eta berak erabili zituen lanabesakgarai hartan oso zabalduta zegoen beste bide geometrikoarekin egiten zuen talka, hots, esfera homozentrikoen bidearekin. Dena dela, azkenik astronomia ptolomeotarrak beste guztien gainetik jarri eta XVI. mendera arte tinko iraun zuen,

NIRE IRITZI EDO KEZKAK

Nire harridura berri hau irakurtzean, ARABIARREK ekarri edo zabaldu bazuten astronomia nola da inportanteenetako bat arabiarra ez izatea? Ala ere beste galdera bat dut, mesopotamian lehen astronomoak aurkitu baziren nola da arabiarrek zabaltzea astronomia eta ez mesopotamiarrek?

                                WWW.BERRIA.INFO TIK LORTUTAKO INFORMAZIOA

agurraxx

maiderg @ 14:13

iepa!!!

Agurrax

arianem @ 14:13

Kaixo!

Agurra

leireo @ 14:12

Kaixo!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!